XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halakoa izan zen Peterren poza, lurretik bapatean jaiki eta leihorantz abiatu bait zen berehala.

- Nora zoaz?- galdetu zion neskatxak, kezkati.

- Beste haurrei kontatzera.

- Ez zaitez joan, Peter - otoi egin zion.

Nolako ipuin piloa dakidan bazeneki!.

Hau izan zen neskatxak esan zuena hitzez hitz, eta bera izan zen zirikatu zuen lehena, dudarik ez.

Mutikoa bueltatu zen eta bere begi distiratsu haiek irrikitzen zeuden, Wendy ikaratzeko modukoak ziren, baina hau ez batere izutu.

- Aiene! Nik bai kontatuko nizkiekeela ipuin politak haurtxo galduei! esan zuen neskatxak, eta orduan Peterrek, besotik heldu eta leihorantz eraman nahi izan zuen.

- Utz nazazu!- agindu zion Wendyk.

- Wendy, zatoz nirekin ipuin horiek neuri eta haur guztiei kontatzera.

Pentsatzekoa denez, neskatxarentzat oso erakargarria zen gonbite hau, baina halere, esan zuen: - Ai, laztana, ezinezkoa zait! Pentsa ezazu gure amarengan! eta gainera nik ezin dezaket hegan egin.

- Neuk irakatsiko dizut.

- Aiama!, zeinen atsegingarria izan behar duen hegan egitea!.

Haizearen bizkarrean esertzen irakatsiko dizut eta biok aireratuko gara.

- Uiiii!- egin zuen neskatxak pozaren pozez.

- Wendy, Wendy, hor ohean lotan jarraitu beharrean, zatoz nirekin hegan, izarrekin berriketa saio bat egitera.

- Uiiii! - Aizu, Wendy, eta itsasneskak ere badira han!.

- Itsasneskak! Isats eta guzti?.